Zabalegiko leizea (BA-1)
Larunbatean, Aralarreko Zabalegi inguruan izan ginen esplorazio taldeko bost kide, aurreko astean Arritzaga meategian lanean dabilen taldeak aurkitutako leize honen bila. Ezezaguna zirudien eta esan zigutenez, sarrera nahiko sakonekoa. Egun kaxkar eta behelainoz inguratutako goiza izan arren, gaur eguneko GPS-aren laguntzaz, erraz topatu genuen barrunbearen ahoa.
Leizeak hamar metro eta erdi besterik ez ditu jaitsiera bertikalean, eta zoruan aberastasun biologikoen altxorrak (sugegorri bat, bi igel eta kakalardo dotore batzuk), topatu ziren blokeen artean.
Sarreratik hiru metrotara eta ekialderantz, galeri horizontal bat du, desblokeatzen saiatu ginen baina meandro oso estua eta makurra bihurtzen da berehala.
Gracias por ese cursillo tan balioso; que suerte tengo de tener unos profesores tan buenos jaj