Uitziko leize-meatzea eta Hollineko gunea

Otxola taldeko lagunen konpainian eta Philippekin batera, ipar nafarreko meatze-gunean izan nintzen irteera berri honetan.

Uitzi-ko leize-meatzearen lur azpiko gunean bete genuen goizeko jardunaldia. Barrunbearen sarrera, zilardun galenako mea-ustiategi zahar baten inguruan kokatzen da, Basakaitz bezela ezagutzen den parajearen inguruan.

Dimentsio handiko isurbide aktiboa. Aurkitzeko erraza. Morfologi bertikala, 175m-ko desnibelarekin. Aho naturalen ondoan, meategi sarrera bat aurkitzen da, 35m-ko arrapala maldatsuekin, bertikal berarekin barnean komunikatzen dena. Galeria artifizialak naturalekin nahasten dira eta gehienak egoera txarrean daude, erroizteengatik bere esplorazioa arriskutsua eginez. Oraindik meatze-jarduera zaharraren hondarrak ikus daitezke.

Arratsaldean, Goizuetatik hurbil aurkitzen den Hollineko gunera itzuli ginen. Meategi-galeria berriak esploratu genituen, lau pisu jaitsiz, barnetik jariotzen den ura desagertzen den sifoiraino. Meatze-jarduera hondar asko aurkitzen dira, bagonetak, errailak, etab…, baina beheko galeria hauetan aurkitzen diren pisoliten kantitatea izan zen ikusgarriena eta atentzioa eman zidana.

 

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

abril 2025
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930