Sastarriko kobea 1 eta leizea 1

Sastarriko kobea 1 eta leizea 1

Taldeko lau kide izan ginen aspaldiko partez, Sastarriko bi barrunbe ezagunenak bisitatzen.

Sastarriko kobea 1

Aralarreko Sastarri mendiaren hegoaldeko hegalean kokatuta, barrunberik ezagun eta mendi honen garapen handienekoa da. Haitzulo fosila, berreraikitzeko prozesuan, formazio litokimiko ugariekin.

Ahoak bi galerietan banatzen du haitzuloa, eskuinekoak 83 m luzera ditu eta Hego Euskal Herriko haitzuloetan dauden putzurik politenetako bat ezkutatzen du, 25m luzerako aintzira batean amaituz, 10m zabalera eta 3m sakontasun maximoarekin, eskuin aldean dagoen arrakala batean gainezka eginez. Antzinako lehorte-garaian, artzainek hemengo ura hartzen zuten. Ezkerreko galeria, 126m-ko garapenarekin, estuagoa da (4m-ko zabalerarekin). Lurzorua buztinaz betea, sakontasun gutxiko urpetutako tarte batzuekin. Areto bateko koladetan, aspaldiko idazte graffitiak ikus daitezke, erlijiosoak dirudi, batzuk 1915-koak.

Artzainek aintzirako beste aldean ikazkin zaharren erremintak aurkitu ahal izango zituztela, pentsatzen zuten. Elezaharrak kontatzen duen bezela, haitzuloko sarreran agertzen da noizean behin, haitzuloaren barnean bizi den dama eder bat.

 Sastarriko kobea

Sastarriko leizea 1:

Asnarriko Leizea izenekin ere ezagutua, mendia zeharkatzen duen GR bidearen ondoan eta aurreko barrunbetik, metro batzuk gorago aurkitzen da. Sarrera zabala du, 23 m-ko putzu bertikalarekin eta oinarritik, 150m luzerako galeria horizontala abiatzen da. Lurreratzeak sortuta, bere tarte horizontala nabarmentzen da, dituen formazio litokimikoen eta atalase estalagmitikoen aintzirengatik. Aipatutako galeriaren hondoa eroritako blokez eta buztinez ixten da. Pareta marroien gainean kolore zuriko formazioak nabarmentzen diren barrunbea. Hainbat igelen presentzia egiaztatzen da sarrerako higakin konoan.

 Sastarriko leizea

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

abril 2025
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930