
Santa Barbararen zaina (Ollineko meatze-barrutia)
Joan den igande honetan, Otxolako Sergio eta Philippen konpainian, Nafarroan aspalditik utzietsitako Santa Barbara zainean izan ginen.
Ollín-eko meategia (Leitza-Ezkurra), meategi Modestakin batera, Bortziri Mendiguneko eta Nafar ipar-mendebaldeko berun produktore nagusia izan zen, eta XIX bigarren mende erdian hasi zuten esplotatzen.
Ollín-eko mineralizazioa Goizuetatik 7 km-etara dago, meategitik 2 km beherago Urumea ibaian isurtzen den Ollín errekaren ondoan. Geologikoki, Bortziriko serie harrikatzaren material arbeltsu eta metareharrietan kokatzen da, konplexutasun tektoniko handikoa eta hainbat failak zainen kokaera nahasten duten gunea.
Mineralizazio polimetalikoa hainbat egitura zainetan zentratuta dago, ezaugarri desberdin samarrekin. Santa Barbarako zaina, azpibertikal eta faila ugariz zatikatuta.
Beheranzko ustiapena zen, zainen murgiltzearen alde, mineralaren beruneko legea sakontasunekin handitzen zen eta aitzitik, zinka, lanen mantentzean zailtasun handiagoak eraginez. Beste ustiapen honen arazo garrantzitsu eta nagusiena, minerala Pasaiako porturaino garraiatzeko zailtasuna zen, alderantzizko ikatz hornikuntza meategiraino batera. Meategi eta Goizuetaren arteko ibilbidea, animalien bizkarretan egin behar zen, karga gero orgetara pasatuz, Hernaniko tren geltokiraino eramateko.
Aurreratzean hainbat zailtasunekin topatu ginen, sokaren laguntzaz eta aluminiozko eskailera batekin, zubi artifizial gisa jarriz, behera etorritako lurzorua gainditzeko.
Toporik gabe, hainbat galeri zeharkatu genituen, zoru desberdinetan banatuak eta arrapalez komunikatuta, sare zabala osatuz. 4 ordutan ibili ginen, kiropteroen presentzia egiaztatuz baita meatzari zaharrek utzitako erreminta ugari eta instalazioen oinatzak.