Sala de la Verna

Zuberoako Santa Engrazi herri aldean izan ginen, S. Joseko zubian, tiro batekin bi txori hiltzeko nahian. Aurtengo udaran, turistentzat irekitzeko asmoa duten La Verna gela handiaren argazki panoramikoa ateratzea eta dimentsio galanta hau aprobetxatuz, gure argi sistema berriari (Scurion) azken azterketa-froga betetzea. Horretarako 23 pertsonako koadrila osatzea lortu genuen, hamabi bazkide gehi senide eta lagunak.

Haize korronteren aurka, 660 metroko luzera duen tunel estua zeharkatu eta gero Verna gelako begiraleku zoragarrian azaldu ginen. Hau tamaina! Ze nolako hozkada egin dion urak mendiko lur azpiari! Eta eguerdi aldean, Pirineotako elurra hego-haizearen eraginez urtzen hasi zenean, errekaren emaria gizendu eta dezibelio askotako kontzertu polifonikoa gozatzeko oportunitatea izan genuen.

Sergio Laburuk antolatutako lan bitxi hau genuen txango honetako eskusa bezala eta bere aginduen menpe eta walkien laguntzekin (kaskadaren zarata gainditzeko, noski), taldeka banatu ginen puzzle osoa pizteko, pasarelan batzuk, balkoian besteak eta argazki-modeloa beheko hondartzan. Ea laster ikusten ditugun lortutako emaitzak.

Hona hemen aurrerapen txiki bat.

Sala de la Verna

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

abril 2025
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930