REBOLLAR II: HAYAL DE PONATA sistemaren aho berria

REBOLLAR II: HAYAL DE PONATA sistemaren aho berria

Orain dela pare bat asteburu eta Takomanoko kideen gonbitea eskertuz, lortu duten azken arrakasta handia disfrutatzeko aukera izan genuen gure taldeko bi kideok, Rebollar II haitzuloan eginiko desobstrukzio gogor baten bidez, “Ispilu Aretoaren” ingurura ailegatzea ahalbidetu dute, EAE-ko kobarik luzeena den honen esplorazio aukerak biderkatuz. Eta zalantzarik gabe, datozen urteetarako izango den erronka nagusietako bat.

Esplorazioan burutu dituen laneko galeri berrien argazkiak egitera joan ginen, Zazpigarren Magnifikoaren konoraino. Oroipenerako geldituko da irudi hauetan, lan handi honen lekukotasuna.

1

GEA-k 1983an Hayal-de Ponata sistemaren SI44 sarrera historikoa topatu zuen, eta denbora gutxitan gure lurraldearen lur azpiko sare handienetako bat aurkitu zen.

1984an Edelweiss taldeak, Rebollar II haitzuloa aurkitu eta esploratu zuen, Hayal de Ponata Sistemaren azkeneko sektorearen gainean kokatuta eta putz egiten zuen aire-korronte ugariko barrunbea. Bi faktore hauek kontutan hartuta, Sistemarekin komunikatuta egongo zela zirudien. Sarrera naiz eta hainbat estuguneen oztopoak garbituz, jarraipen ezinezko lur-jotze berri batera iritsi ziren, sistemarako sarbide erosoaren irrika huts eginez.

2

GEA, 30 urte baino gehiago darama lan egiten Hayal de Ponataren Sisteman eta denbora honetan zehar, bi aho berri besterik ez ditue aurkitu, bukaerako sektoretik oso urrun geldituz.

3

Joan den 2015eko irailean, G.E.Takomanoko kideak Rebollarren gaindiezinezko kolapsoa bortxatzeko bere ahalegin guztiak eskaintzea erabaki zuten.

Lau asteburu behar izan zituen galarazten zuen 20 metroko oztopoa libratzeko. Beste hiru asteburu esploratu eta topografiatzeko eta azkenean, azaroaren 2an, Rebollar II-ko ahotik ia 3 kilometrotara, “Ispilu Aretotik” hurbil konektatzea lortu zuten.

Hayal de Ponataren Sistemak 4 aho ditu gaur egun: bat Bizkaian, Araban beste bi eta Burgosen azken hau. Sistemaren topografiari Rebollar kobaren galeriak gehituta 65 km-ko garapena gainditzen du, Eusko Autonomi Erkidegoko barrunbe handiena bezala egiaztatuz.

4

Aho berri honek sistemaren sektore sakonenetarako sarbidea errazten du eta bukaerako sifoitik harantz jarraitzeko aukera, aurkikunde-kopurua berriro handitzeko itxaropenekin. Lurpeko zeharbide luzeenetako bat egiteko aukera eskaintzen digu kirol atalean ere.

Esplorazio lanei iraunkortasunarekin jarraitzea da erronkarik garrantzitsuena eta sistema handi guztietan gertatzen den bezala, lan honetarako hainbat espeleologo-belaunaldien lana behar izango da.

About The Author

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

noviembre 2024
L M X J V S D
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930