Patatasoro eta Leizebeltzen arteko lotura?
Joan den larunbatean, taldeko hamar kide elkartu ginen Aralarreko Leizadi mendian, azkeneko saiakera burutzeko, bi leize hauen arteko ukiguneen bila.
Goizeko zortzietan abiatu ziren lehen koadrilako bost kide Leizebeltzera eta hamarretan beste bostak Patatara. Erlojuak sinkronizatuz, eguerdiko ordu batean gelditu ginen esperimentua martxan jartzeko, eta ea kalkulatutako gurutzagunea topatzen genuen.
Leizebeltzekoak bi taldetan banatu ziren barruko gela nagusian, horietako hiru txangoa aprobetxatu zuten 20 metroko zintzilikatutako galeri berri bat esploratzeko Horretarako, kolada bat eskalatu behar izan zuten, taladroa eta parabolten laguntzaz. Beste biek garaiz iritsi ziren beheko puntu estrategikora.
Patatakoak berriz, beste bi taldetan banatuz: bikote bat Armontaitzeko kobara abiatu zen datu arkeologiko batzuk aztertzeko asmoz eta beste hiruek, Patatan barnean, galduta ibili ziren galeri nagusian eta kostata topatu zuten jarraitu behar zuten leizea. Ala ere, denbora izan zuten zitara puntual iristeko.
Ordua ailegatu zenean eta programatuta genuen sekuentzi bat mantenduz, spray-bozinak txandaka jotzen hasi ginen bi barrunbeetan. Beste bigarren saiakera ere burutu genuen, Patatako ur emari bati fluoresceina botata, ea honen arrastoa beheko galerian azaltzen zen (Leizebeltzeko galeriak azpitik doaz).
Patatako hirukotea irteten ari zirenean Armontaitzetik zetozen beste biekin topatu ziren eta azken hauek bide ondoan aurkitutako ezezagun leizetxo bat esploratzeko denbora izan zuten.
Arratsaldeko bostetan iritsi ziren Leizebeltzekoak kotxera eta elkartu ginenean, zoritxarrez egiaztatu genuen beste baterako geldituko beharko degula aspaldiko amets hau, espero ez genuen emaitza lortu genuelako. Argi daukagu elkartuta daudela baina gaur eguneko loturak ez dirudi gizakientzat erraza izango denik.