Orio mendateko isurbidea

Abuztuko oporretatik zain genuen joan den igandean burututako esplorazio hau. Giltzaiturritik bueltatu ginenean, Orio mendateko errepidetik gertu isurbide bat aurkitu genuen, harrobi baten behealdean, haran txiki honetatik dioan errekak sortutakoa. Inguruan beste bigarren zuloa ere topatu genuen baina lurjausi bat dirudi eta gainera, garapenik gabekoa.

Taldeko bi kide izan ginen goiz txango honetan eta gutxi gorabehera, isurbideak dituen 100metroko garapena eta 25metroko desnibela esploratu genituen.

Barrunbeak bi sarrera ditu, bat bestearen gainean. Azpikoa, hasieran horizontala eta berehala koladaz behera jaitsi behar dena, errekaren isurbidea da eta 3 x 4 metroko altuera eta zabalera ditu. Gainekoa, txikiagoa, bertikala eta harrobiko lixibak isurtzen ditu, barneko koladak zuriz estaltzen.

Barrualdea nahiko zikina eta usain txarrekoa. Urak gainezka egiten duela ziurtarazi genuen kanpotik sartu diren enborrak eta zaborrak non dauden ikusita.

Kobazulo hau jalkin-harriko sekuentzian irekitzen da, zentimetro gutxiko estratuen alternantziaz osatua, grisa eta arrosa koloreko marga eta marga-kareharrizko estratuak. Naiz eta kobaren barruago edo mendebalderantz sartu ezkero, kareharrizko geruza lodiagoak aurkitzen dira.

Estratifikazioaren norabidea: I165E-tik I172E-ra doa, eta 32º-tik 44º-ra mendebaldeko joerekin.

Galeri nagusiek estratifikazioen norabidea jarraitzen dute, bitartean, putzuak perpendikularki aurreratzen dira, sare antzeko bilbadura emanez. Hamabost metroko soka erabiliz, barrunbearen bukaeraraino jaitsi ginen sifonatua aurkituz.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

marzo 2025
L M X J V S D
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31