Ondarreko sifoiraino

Taldeko sei kide barneratu ginen Aralarreko barrunbe garrantzitsu honetan, erreka inguruko aurreratze-instalazioa hornitzeko asmoz, nahiz eta batek hondartzan buelta eman eta beste bostak bukaerako sifoiraino heldu.

Lur azpiko errekaren zona jaisteko, 23 herdoilezin spit berriak instalatu behar izan genituen, eta bueltatzeko igoeran, plakak, mosketoiak eta sokak desmuntatu, hurrengo ur-goraldiak iritsi aurretik.

Korrontearen kontra borrokatu ondoren, gure azken bisitan galdutako pantina, piko handiko zonaren behealdeko putzu batean ezkutatuta aurkitu genuen.

Bukaerako zonan eta frontal berriei esker, etorkizun handiko galeri fosila aurkitu degu goialdean, eskalatu behar dena eta sifoia saihestu dezakeena, aspaldiko galderei erantzuna eman dezakeen esplorazioa eta horrela ahal den gehiago hurbildu Osinberde-ko iturburura (Tritón espeleo-urpekari kideen arabera, beste aldeko puntatik 500m-ko distantziara eta 13m-ko desnibelera besterik ez gaude).

-260 m-ko kotaraino jaitsi, argazki batzuk atera, leizea hornitu eta esploratzeko 12 ordu bete ondoren, ilunpetan irten ginen kanpora.

Orain dela gutxi agertu den beste barrunbe txiki bat topatu genuen belardian, areto handiaren gainean kokatu litekeena eta metro gutxietara lohiz betetzen dena.

Txofer lanetan eta afari goxoa prestatuta zuen sukaldari handiari esker, neke eta gose guztiak ase arte, bazkalondoa goizeko seiak arte iraun zuen.

 

About The Author

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

1 Comment

  1. Asteburu bikaina izan da. Ahaztezina. Eskerrikasko denei.

Calendario

noviembre 2024
L M X J V S D
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930