Galdameseko eszentrikak

Mendetan zehar, Triano eta Galdameseko mendietan nabarmenak izan dira gizakiaren intentsitate bereziko eraldaketak. Harrigarria eta zorionekoa da gaur egun, altxor naturalak aurkitzea posiblea izatea; kasu honetan Galdameseko haitzuloa, bere konkrezio berezi eta bitxiekin, zalantzarik gabe, inguruko mendien lurpeko ondare natural garrantzitsuena.

Aparteko larunbata gozatu genuen Espeleofoto, Espeleo 50 eta Niphargus taldeko kideen artean, argazki sesio luze bat dastatuz.

Ez da dimentsio handiko barrunbea, progresio horizontalekoa, eta bukaera aldean eskalatu behar den tramu txiki baten ondoren, jarraipenik ez duen galeria handi eta zoragarri batera iristen da, sabaia eta hormak aparteko eszentrikoen formazio hauskorrez forratuak. Beste dimentsio batean gaudela dirudi, beheko galeriekin zerikusirik gabeko gela, baita goialde honetan daukagun giro epela ere.

Mirari bat izan da mural horiek oraindik kontserbatzea, hainbat meatzari inguruko burni-zainetan lanean izanda.

Hala ere, hortxe dago eta eskaera bat botako genizueke, aurkikuntza honek ez dezala atzerako kontaketen hasiera izan, denon mesedetan hori espero dugu.

Haitzulo honen argazki gehiago ikusteko aukera:

http://www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157625499174754/show/

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

abril 2025
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930