Malkorritik Pardarrira prospektatzen

Malkorritik Pardarrira prospektatzen

Azken zubi honetan Aralarreko eremu hau prospektatzen izan ginen taldeko 4 kide.

Aste Santuan eta elurraren laguntzaz aurkitutako bi barrunbeen ahoak, GPS-rekin kokatu genituen. Irazustako lepoan, garai batean haizea botatzen zuen beste kobatxoa topatu genuen, berdindutako lurzoruarekin baino metro gutxi barruago blokeekin itxia dago.

Pardarri ekialdeko isurialdean, garapen txikiko beste bi kobatxo aurkitu genituen, horietako bat MURKOZULOKO KOBEA, arpe bat da, zoru laua eta eguzkitsua, arkumeak gordetzeko erabilita. Oso gertu, belardian topatzen da ONZENBUUKO LEIZEA, bi blokeekin erdi estalitako ahoarekin. Barruan neurriak handitzen dira eta leize sakona dirudi, harria botata 30 bat metrotako desnibela izango du.

Malkorriko hegaletan dimentsio txikiko hainbat aho aurkitu genituen, batzuk aspalditik ezagunak. OLASOOKO KOBATXIKIE, zoru laua, sabaia 2 m-ko altuerekin, argitsua eta egokia bizitzeko. Aire-korrontea ateratzen den zirrikitua gaindituta, 50m-ko leizea du. Duela urte asko, Koldok lepoko-kontu zahar batzuk aurkitu zituen apal batean. Hondar zeramikoak ere aurkitu ditugu sarreraren azaleran.

URRUZTI 2 naiz eta bloke handiz estalitako ahoa eduki, aire korrontea nabaritzen da.

Pardarri-Malkorri

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

abril 2025
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930