Haizearen Kobazuloen bila

Joan den aste honetan, taldeko pare bat kide Kilimon haranean (Aran erreka) izan ginen, bailararen goialdean, haizearen kobazuloen bila. Haran polit honetako ibilbidetik gertu beste kobazulo asko ere ikusi genituen. Azken basartean, begetazio eta errekak jartzen zizkiguten oztopoak gainditu behar izan genituen aho putzegilera heltzeko.

KATAOLAZA-ko kobea:

Haizearen kobazuloa izenez ere ezagutzen da barrunbe hau. Oraingoz, topografiatutako 20 metroko desnibela eta 890 metroko garapena du, baina argi dago jarraitzen duela. Errekaren eskuin ertzean dago eta bertan aurkitzen da ere Kataolazako ur-zuloa; aspalditik dago egiaztatuta honen konexioa Mendaroko Mala ur-sorburuarekin.

Barrunbe honek hiru atal ezberdinak ditu: hasierako makur galeria, hurrengo galeri fosila “Galería de las Maravillas” deitzen zaiona eta azkenik galeri aktiboa edo errekarena.

Orden hau jarraituz, hasieran etengabeko ehun bat metroko katazulotik, galeri eder eta lasaigarri batera sartzen gera, konkrezio dotorez apainduta. Azkenean ikaragarrizko erreka galerian bukatzeko, honek mila metrotik gorako garapenekin, material oso ezegonkorrekin eta jarraitzeko arrisku handiekin.

EBRO-ko leizea:

19 m-ko desnibel bertikal eta 40 m-ko garapen.

Mendaron jaiotako tipo baten histori bitxi bat kontatzen dute bertako zaharrek: soldaduska egiten ari zenean Ebro ibaia ezagutu zuela eta egun horietako batean, errekak gainezka egin zuen Garagarza auzoa urperatuta geldituz. Kilimoneko pasealekutik gertu, leize batetik hainbeste ur ateratzen zenez, hau esaten zuen: «Jan, bertan Ebro» eta orduz geroztik, «Ebroko zuloa bezala ezagutzen da.»

Leize txiki hau Kilimoneko bailararen barrenean dago, Lizarrola eta Errementariko baserrien artean. Barrunbe honek garrantzia du lurpeko emaria jakiteko; izan ere, errekak karga handia duen garaian ur-sorburu bezala bihurtzen da, hau da, «trop pleins”.

19 m besterik sakontzen duen sima honetan azpimarratzekoak dira bai hasiera, blokeen multzo kezkagarri batez osatua eta baita bukaera, sifoien putzuan kokatzen den gela handia.

IRABANETA-ko Kobea:

30m-ko desnibela eta 545m-ko garapena. Gaur egun, kobaren atea itxita dago eta sarbidea debekatuta.

Errementari baserritik oso gertu dagoen zulo honek Kilimonen 310 metroko zirkulazio zati lokabea da, hasierako azaleratzen den sifoia eta bukaerako isurbidearen artean. Horregatik, hurbiltasunengatik eta 6 metroko desnibela dagoenez, ez litzateke zentzugabekoa izango Errementariko ur-sorburuekin komunikatua egotea.

Hasierako sifoi bertatik, azaleratzen den ura presa eta kanalaren bidez Mendaroko tratamendu zentraleraino desbideratzen da Behe-Debako hainbat lekutan hornitzeko.

ERREMENTARI-ko urzuloa:

Kilimonen uharka ondoan dago ur-sorburu txiki hau, bere eskuinaldean, eustormen artean sartua. Metro gutxiko arrapala batez ur putzu batera iristen da, itxuraz garai batean abereak edanarazteko erabiltzen zena eta 4 m ondoren sifonatzen da.

Aran errekako bailara atzean utzita eta arratsaldea hobeto aprobetxatzeko Aizarnara hurbildu ginen, Ertxina mendiaren bertan Javik hainbat barrunbe aurkituta zeuzkan eta horietako errazenetatik pare bat erakustea nahi zizkidan.

AUTZO-ko kobea:

6 metroko desnibela eta 26 metroko garapena. Aho handikoa eta maldaz behera proportzio handiko gela batera jaisten da, bizi-baldintza ezin hobeagoekin. Metro karratu bateko kata bat ikatz hondarrekin aurkitu degu.

KOBA ZULO:

Hau ere barrunbe txikia, aurrekoa baino sarrera askoz txikiagoa duena. 4 metro desnibeleko arrapala batez 35 m jaisten da. Gaur egun zabortegi baten itxura du. Sarreran kalzitako bloke handi baten arrastoa dago eta (Dicc. Geográf. e Histórico de la Real Academia de la Historia, 1802.-Diccionario de Madoz, 1847.-Cavernas y Simas de España, de Puig y Larraz, 1894) kontatzen zuena: Ertxinako koba edo harrobi batetik 1775’an zera atera zuela “piedras de cristal blanco transparente”, horietatik bat “tenía una vara de largo, tres cuartas de ancho y más de 20 pulgadas de grueso, la que fue destinada para el “Real gabinete de Historia Natural de Madrid” izan liteke.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

diciembre 2024
L M X J V S D
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031