
GANDARA SISTEMA ETA MORTERO DE ASTRANA
Aspaldiko partez, alde batetik bordan gertatutako matxura konpondu behar zelako eta lokalaren lekualdaketa bukatu behar zelako bestetik, joan den asteburu ederrean Cantabria aldean izan ginen, gabiltzan kotarroko lagun berriak egitera eta estatuko bi sistema luzeenekin lehen ukipena izatera.
GANDARA SISTEMA:
Larunbatean, taldeko lau lagun madrileko Espeleofoto eta Espeleokandileko hamabi tipoekin gelditu ginen. Gandara Sistemako koban argazki ekitaldia burutzeko asmoz. Antolaketa ez zen oso emankorra izan eta hasieran pentsatutako plana bete gabe gelditu behar izan zen. Espeleokandileko koadrilak sistema hau esploratzea zihoan eta instalatu behar zuen materiala aprobetxatuz eta ekipatuta utziko zigutelakoan abiatu ginen, baina beranduegi sartu eta jende gehiegi ginelako ez genuen gauza onik lortu. Taldea zatituta, eta kolore desberdinetako humoreekin, 40 metroko bertikala jaisten saiatu ginen, nondik jarraitu jakin gabe eta argazki plana baztertuz, noski.
Martxa bizkortzeko eta nola 100 metroko soka genuen, bi bia instalatzea erabaki zen. Bikote bat benturatu zen artesi behera, teoria eta praktika gutxitan bat egiten dutenik kontutan hartu gabe; bide erdian egiztatu zen ez zirela lurreraino iritsiko. Bitakoen bat, tartean zegoen balkoitxo batean zahi gelditu zen hartz eskeleto baten ondoan bestea nola igo eta behin-betiko bia bakarra instalatu arte.
Beheko galeriak guretzat ohizko ez diren dimentsiokoak ziren, tamaina handikoak, bukatzen ez ziren meandroak, zoru hondartsua, sabaian estalaktita okerrak, elefanteen betortzen itxurazkoak, ur-jauziak, gours kristalizatuak, baina denbora gutxi gozatzeko.
Gure zahi zeuden Ramales de la Victoria herriko aterpean ostatu ginen berriro eta oso gustuko dugu leku hau. Handik hurbil dagoen bentan hanburgesa pasiega goxoa afaldu eta gero betiko zurrun-kontzertuekin bukatu genuen eguna.
MORTERO DE ASTRANA:
Igandean taldeko laukotea eta Espeleofotoko bikoteekin torka dotore honetara iritsi ginen larunbateko mendiaren aurreko parajean. Honek bai duela sarrera ikusgarria, eta oraingoz estatuko neurri handiena.
argazki gehiago ikusteko aukera: