BURUNTZAKO LEIZEA 1

2023eko Urtarrilaren 22a

Partaideak

  • Jon Ziganda
  • Mikel Azkue

Sarrera eta helburuak

Buruntza tontorraren behekaldean aurki daiteken leizea ekipatzeko helburuarekin gerturatu ginen. Orain dela hilabete inguru, kimikoekin instalatuta utzi genuen leizea. Helburua, spitekin genuen instalazio zaharra desekipatu, eta kimikoekin genuena ekipatzea zen.

Irudian ikusi daiteke instalazio zaharreko eta instalazio berriko anklaje bat.

Espeleologian praktikak egin nahi dituen jendearentzako instalatu da leizea. Bertan trebatu nahi duen orok, ondo instalatutako leize batean praktikatzeko bermea edukitzea da asmoa.

Gaia

Laguntza bat jaso ondoren egin da instalakuntza hau.

Kontutan hartu behar da, sarreratik aurrera ekipatuta eta instalatuta dagoela, baina sarrerara jaisteko 15 metroko soka bat beharrezkoa dela. Istripuak saihesteko lehenengo jaitsiera instalatu bai baina ez da ekipatu. 

Pistaren aldamenean aurkitu daiteke leizea eta bertikalean 70-80 metro inguruko desnibela duela aurreikusten dugu. Hala eta guztiz ere, topografiak zehaztuko du zenbateko desnibela duen besteak beste.

Ondorioak eta etorkizuneko ildoak

Leize honetan bertan, duela 40 urte inguru, zoritxarrez, gazte bat zendu zen, eta gure informeetan haren inguruko informazioa gehitzea interesgarria iruditzen zaigu. Topografia ere egiteko asmoa dugu. Beraz, etorkizun hurbilean, informazio gehigarri hau guztiarekin beste informeren bat sortu dugu taldean.

About The Author

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

noviembre 2024
L M X J V S D
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930