Beste egun bat Aixatik

Beste egun bat AixatikPuntuación 0 %Puntuación 0 %

Sarrera eta helburuak

Hasiera batean, helburua topografiatzen jarraitzea bazen ere, distoen disponibilitate falta zela eta, taldeko kide batzuek autonomia gehiago edukitzeko aprobetxatu da irteera. Horretarako, instalazio eta desinstalazio guztia taldekide ez-autonomoek egina izan da.

Gaia

Kobazulora sartu eta 10 minutuz ibili ondoren lehenengo resaltera iritsi gara. Bertan, sokaren egoera kaxkarra ikusita, atzekoz aurrera jartzea erabaki da, soka berdina aprobetxatuz segurtasun maila handitzeko asmoz. Segidan, galeria eta estugune batzuk pasa ondoren, putzu batera iritsi gara.

Behin putzura iritsita, taldea bitan banatzea erabaki da, bi helburu garbirekin.

  • A taldearen helburua, putzuan behera joan eta errekan behera doan bidearekin jarraitzea.
  • B taldearen helburua, putzuaren beste aldean dagoen meandro posible bat esploratzea.

Aixa

A taldea

Oraingoz guztiz autonomoa ez den taldekide batek egin du instalazio guztia. Bertatik taldekide guztiak pasa dira, baita B taldekoak ere, ordurako beraien xedea bukatu zutelako.

Putzua jaitsi eta frakzionamendu bat eginaz, meandro eder batera iritsi gara. Meandroaren noranzkoa jarraituz, errekan behera joan gara eta beste bertikal batera iritsi gara non beste frakzionamendu bat egin behar izan dugun aurrera jarraitzeko.

Behin hara iritsita, non geunden kokatzen saiatu eta 36 metroko putzua eta Ibarrengorekin konektatzen den bidea identifikatu ditugu besteak beste.

Topografiatu ezin izan dugunez, besterik gabe, etorritako bidetik itzuli gara eta desinstalazioa, guztiz autonomoa ez den beste taldekide batek egin du.

B taldea

Meandro posible baten existentziak piztu du interesa taldekideen artean, beraz, instalazioa egitea erabaki da. Oraingoan ere, guztiz autonomoa ez den taldekide batek egin du instalazio guztia.

Behin beste aldera iritsita, zirudiena baino leku estuago batekin egin dugu topo. Sartzea erabaki dugu, eta meandro batetik aurrera eginaz, taldearentzat ezaguna den beste bide batera iritsi gara.

Ezer berririk aurkitu ez dugun arren, badakigu bide horren berri eta irekita genuen frente bat ixtea lortu da.

Ondorioak

Ondorio positiboa atera du taldeak irteera honetatik ere.

Alde batetik, B taldeak egin duen esplorazioa itxitzat eman daitekelako, beti ere topografiarekin amaitu ondoren. Bideko beste puntu batean atera garela kontuan hartuz, topografia bertatik hastea erabaki da, sarrera askoz ere errazagoa baitu alde horretatik. Hortaz, ez da aurreikusten, B taldeak egin duen instalazioa berriz egingo denik. FUE taldearentzat, taldekideak autonomia haundiagoa lortzea helburu garrantzitsu bat dela jakin badakigu, hortaz, pauso bat aurrera egin dugula ondorioztatzen dugu.

revisión

0 %

Resumen AIXA 2021eko Azaroaren 14a Partaideak - Mikel Uzkudun - Xabier de Carlos - Carlos Arana - Ainitze Labaka - Alaitz Jauregi - Mikel Azkue Sarrera eta helburuak Hasiera batean, helburua topografiatzen jarraitzea bazen ere, distoen disponibilitate falta zela eta, taldeko kide batzuek autonomia gehiago edukitzeko aprobetxatu da irteera. Horretarako, instalazio eta desinstalazio guztia taldekide ez-autonomoek egina izan da. Gaia Kobazulora sartu eta 10 minutuz ibili ondoren lehenengo resaltera iritsi gara. Bertan, sokaren egoera kaxkarra ikusita, atzekoz aurrera jartzea erabaki da, soka berdina aprobetxatuz segurtasun maila handitzeko asmoz. Segidan, galeria eta estugune batzuk pasa ondoren, putzu batera iritsi gara. Behin putzura iritsita, taldea bitan banatzea erabaki da, bi helburu garbirekin. - A taldearen helburua, putzuan behera joan eta errekan behera doan bidearekin jarraitzea. - B taldearen helburua, putzuaren beste aldean dagoen meandro posible bat esploratzea. A taldea Oraingoz guztiz autonomoa ez den taldekide batek egin du instalazio guztia. Bertatik taldekide guztiak pasa dira, baita B taldekoak ere, ordurako beraien xedea bukatu zutelako. Putzua jaitsi eta frakzionamendu bat eginaz, meandro eder batera iritsi gara. Meandroaren noranzkoa jarraituz, errekan behera joan gara eta beste bertikal batera iritsi gara non beste frakzionamendu bat egin behar izan dugun aurrera jarraitzeko. Behin hara iritsita, non geunden kokatzen saiatu eta 36 metroko putzua eta Ibarrengorekin konektatzen den bidea identifikatu ditugu besteak beste. Topografiatu ezin izan dugunez, besterik gabe, etorritako bidetik itzuli gara eta desinstalazioa, guztiz autonomoa ez den beste taldekide batek egin du. B taldea Meandro posible baten existentziak piztu du interesa taldekideen artean, beraz, instalazioa egitea erabaki da. Oraingoan ere, guztiz autonomoa ez den taldekide batek egin du instalazio guztia. Behin beste aldera iritsita, zirudiena baino leku estuago batekin egin dugu topo. Sartzea erabaki dugu, eta meandro batetik aurrera eginaz, taldearentzat ezaguna den beste bide batera iritsi gara. Ezer berririk aurkitu ez dugun arren, badakigu bide horren berri eta irekita genuen frente bat ixtea lortu da. Ondorioak Ondorio positiboa atera du taldeak irteera honetatik ere. Alde batetik, B taldeak egin duen esplorazioa itxitzat eman daitekelako, beti ere topografiarekin amaitu ondoren. Bideko beste puntu batean atera garela kontuan hartuz, topografia bertatik hastea erabaki da, sarrera askoz ere errazagoa baitu alde horretatik. Hortaz, ez da aurreikusten, B taldeak egin duen instalazioa berriz egingo denik. FUE taldearentzat, taldekideak autonomia haundiagoa lortzea helburu garrantzitsu bat dela jakin badakigu, hortaz, pauso bat aurrera egin dugula ondorioztatzen dugu.

0 %
0 %

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

octubre 2024
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031