Azkonarra
Sagarretako haranean, orain dela aste batzuk hasitako topografiari ekiten diogu berriro, Azkonarra izenekin bataiatu duten barrunbean. Agiro Espeleologi Taldearen kideek aurkitu zuten ehiztari baten laguntzaz.
Barrunbeak bi aho bertikal ditu eta gutxienez, bi mailatan eratuta dago. Bi sarrerak, aldapa sendoko arrapalekin, soka jartzea behartzen dute, galeria erdi horizontaleraino iristeko.
Taldeko sei kide elkartu ginen, bi taldetan banatuz: Lehengoa, beheko ahoaren galeria nagusiarekin jarraituko du, bere alboetatik jaiotzen diren adarrekin batera. Beste taldeak, nagusitik gora doan meandroa esploratuko du, barrunbearen goiko mailarekin konektatzen diren putzuek aztertuz.
Bolumenari dagokionez, galeria nagusiak dimentsio garrantzitsuak ditu. I-H norabidea mantenduz eta gradu batzuk besterik biratzen du HE-rantz, esploratutako azken zonan. Meandroaren galeria salbuetsiz, ez da aparteko adarrik abiatzen nagusitik. 150-160m-tan zehar, blokeen artean erreka txiki bat dago. Gaur ez zeraman emari askorik. Azken zatian, dimentsioak bat-batean gutxitzen dira, kota desberdineko bi galerietan sardetuz. Goiko kotan kokatutakoagatik, tximinia baten 4m-ko oinarrira iristen gara eta malda beherantz aurrerago, desoztopatzeko katazulo txiki bat.
Beheko kotan kokatutako galeria 10m-ko altueratik 0,5m-tara pasatzen da harkaitz bizian, katazuloan bihurtuz. Estuguneak 30 bat metroko luzera du gutxi gorabehera, topografiatutako azken punturaino. Zain dago ere desoztopatzea, puntu batean pausoa zabaltzeko.
Galeria nagusiaren morfologiari dagokionez, tamaina handiko pendant freatikoak ikusi ditugu, barrubeteko zona handiekin, lehenagoko sedimentazio fase handi baten lekukoek, (puntu batzuetan 6m-etaraino), eta gaur egun errekak birhondeatzen ari ditu. Ferra-saguzar oso txikiak ere aurkitzea, atentzioa eman digu.
Bigarren taldeak goranzko meandroa esploratu du, beste ahoaren azpitik pasata eta zintzilikatutako beste galeria bat aurkitu du, sifoitutako putzu bat eta desoztopatzearen ondoren, beste jarraipen baten aukera.