Asteburua Aralarren (AK-13 eta Ondarre)

Iraileko asteburu luze eta eder honekin topatu garenez, taldeko hainbat kide elkartu gera Uiduien, hiru egun hauek ongi aprobetxatzeko asmoz.

Ostiralean, Lezetako AK-13 leizeko lanak aurreratzen izan ginen sei kide. Aitzurraz eta makurtuta, berehala betetzen zen kanpotik sokekin lotuta genuen pertza, barruko hosto, lur eta harri-koxkorrez. Ez dakit zehatz zenbat hondakin atera behar izan genuen barneko progresioa errazteko. Arraila estua denez, leku gutxi dago lanean gustura ibiltzeko eta soka poliki-poliki igo behar zen barruko kideen aurpegiak kolpea jasotzeko arriskuan baitzeudelako. Bi pertsonentzako lekua besterik etzegoen eta nekea eta hotza kontutan hartuta, txandaka ibili ginen. Eremu honen hidrologia aztertuta, 400-500 metroko potentziala izan daiteken itxaropenez gaude eta botatzen duen haizeek hori berrezten digu. Lehenengo bikote beteranoak bidea garbitzea lortu zuenean, emozio handiz abiatu ziren meandroz behera, haize arnas jaiotzearen bila, baina 25 metro aurrerago, jarraipena berriro estutzen da, eta lehergailuen laguntza eskatzen du oztopoa gainditzeko. Eskertzekoa da taldeko beste bi kide Karrantzan dauzkagula momentu honetan lehergailuen kurtso berezi bat betetzen, beraien laguntza ezinbestekoa izango delako …

Arratsaldean, tripa masusta gozoz bete ondoren, aspaldiko lagun batekin geratuta ginen bordan. 80. hamarkadan ezagutu genuen Aralarren (Ormazarreta eta Lerretxikiko esplorazioetan), Satorrak nafar espeleologi taldeko Valentin, aspalditik ahaztuta zeukan koben asuntoa eta hurrengo egunean antolatuta zegoen txangoan parte hartzeko animatu zen. Koldoren afari ederra dastatu ondoren eta eztarriak garagardoz ondo bustita, oroitzapeneko batailita ugari zeuden kontatzeko ordu txikiek loguratu ezinik …

 

Larunbatean, Ondarreko zulora abiatu ginen taldeko sei kide Valentinekin batera, gaur ere kriston eguraldiarekin. Aspaldiko partez, lehenengo pausoak ziren Valentinentzat eta bizikletan bezela, argi utzi zigun teknika ez dela denborarekin ahazten. Paseotxo moduan errekaraino (-170m) jaitsi ginen eta sokekin instalatuta utzi genuen leizea. Errekaz behera, meandro altuen goiko galerien esplorazioak hurrengorako zain. Escurion argi berri hauen laguntzaz, barrunbeen dimentsioak aldatu zaizkigu eta karburoekin ikusten ez ziren galeriak, gaur egunean ezkutuetatik azaltzen zaizkigu. Goiz txangoa burutu eta, berriro bordan, Koldok hitzemandako paella ederrekin (ostrak eta guzti), bukatu genuen arratsaldea.

 

Igandean, Koldo eta Valentin bakarrik gelditu ziren eta mendi txangoa burutu zuen, Gañetako gailurra (1.311m) gainditu eta gero, inguruko karstean ibili ziren Uarraingo Elurzuloa eta Malkorriko leizeen sarrerak bisitatuz.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

enero 2025
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031