Arritzaga inguruko minazulo berrien bila

Joan den larunbat honetan, amezketar koadrila xelebre batekin geratu ginen taldeko bi kide, Arritzaga guneko meategi zaharren lokalizazioa eta bere ehun industriala, Labeko hondamen bitxi bezalakoak, erakutsi behar zigutelakoan eta horrela, Aralarreko historiaurre meatzaritzako ikerketekin jarraitu ahal izateko.

9 pertsona elkartu ginen (hauen artean: Mertxe Urteaga arkeologoa eta DV egunkariko kazetari eta argazkilaria), 77 urteko Manuelekin batera, garai bateko meatzari abaltzisketarra. Gizon honen dilatatutako bizitza laborala, Arritzaga-ko kantina zaharrean hasi zen 12 urterekin, morroi bezala, hasieran artzain eta gero meatzari lanetan. Aralarreko teleferikoan igotzean, lehen gizaki eta bakarra izan zela ziurtatzen zuen, mineralak egiten zuen ibilbide bera eginez, kargalekutik amaieraraino.

Bere oroipenei helduz, berak markatutako mina-zulo gehiengoak ezagunak ziren jada, eta gainontzekoak igaroezinak dira gaur egun, bere lur-jotzeagatik eta bere desoztopatze zeregin arriskutsu eta nekagarriengatik.

Beste parte-hartzaile gazte batek, errekaz bestaldeko hegalean dauden meategi-pare bat erakutsi zizkigun, nahiz eta gune hau gure ikerkuntzetatik nahiko urrun izan. Zazpiturriko azken kolorazioak emandako datuak borobiltzeko, goi-gailurreko ibilbidean gutxienez hiru leizeen existentzia jakinarazi zigun; hortaz, datu zehatz eta gehiago ematen saiatuko da.

Istripu txiki batek aldatu zigun eguneko plana, parte-hartzaile batek belaun-zaintiratu mingarria sufritu zuenez gero. Quad-ean erreskatatu behar izan zen, ondoren kotxez ospitaleraino eramateko.

 

About The Author

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

noviembre 2024
L M X J V S D
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930