Arrestelia (Larra)
ARSIP-eko lehendakaria Jean Paul Guardia eta bere lagun Jean-Luc-en konpainian, asteburu bikaina pasa degu pirineoko San Martinen Harrian. Taldeko 7 kide, eski-estaziotik hurbil duten txalet zuberotar politean gonbidatuak ginen, espeleo asteburu zoragarri batekin gozatzeko.
Larunbatean, 60km garapeneko Arrestelia sistemak duen sarreretako batetik barrendu ginen, aparkalekutik 3 minutura besterik dagoen Larrandaburu-ko Trou Souffleur aho txikitik. Lehen 80 metroak nahiko estu eta lohitsuak dira. Leize honen putzuak aspalditik instalatuak zeuden, eta erne egon behar zen jarritako sokaren egoerekin, baita frakzionamendu eta desbideraziokin, ainguralekuetan.
Hainbat leku zailak zituen progresioak, «10 TBG-a» batez ere, erorialdiaren arriskuengatik, harritsu eta lohi griseko arrapala, banaka pasa behar zen, hurrengo putzuaren ohebururaino. Ondoren «méandre terminus DUMARCHE-ra» iristen da. Meandro estu honetan, kidetako bati pasa ezinik, buelta ematea besterik ez zitzaion geratu, gainerako jardunaldia guri itxaroten erremediorik gabe. Hurrengo putzuek ura zeramaten baina uraldietatik kanpo hornituta zeuden sokak. -160 metrotara, galeriak oso dimentsio handikoak ziren eta aurreratzerako zailtasunik gabekoak.
-180 m-etara, Odita-tik heltzen den galeriekin gurutzatzen da, (sistemako beste sarreretako bat, gaur egun ahoa itxita dauka, erori zaion zuhaitz handi batengatik eta oso arriskutsua dago).
Hainbat aintzira txiki eta marmitak tapizatzen dute barrunbearen lurzorua.
Denbora asko pasa genuen «bicepsen jaia» deitzen dioten, urpetutako galeria gurutzatzen, hautsitako kablea konpondu behar izan zelako. Berehala heldu ginen txangoaren helmugaraino, gours oso estetikoak dituen «hamabiko» aretoraino, haietako bat angeluzuzen formarekin.
Ustekabe asko gertatu ziren itzulera zailduz: desbideratzaile akrobatikoetan sufrituz, batek hortzaren laguntzaz gaindituz, sigi-sagako meandroetan jarrera sinestezinak probatuz pasa arte, bertikal baten behekaldeko apal txikian, kolikoa sufrituz, geratu zen landatuta, igoerari usaina eman zion lorea.
Kakuetan izan ginen hurrengo egunean, mendi barnetik sortzen den ur jauzi ospetsuari argazkia egiteko asmoarekin. Eguraldi euritsu eta triste samarrak, ez zigun euskalerriko txoko zoragarri honetatik daramagun ahoko zapore ona garraztu.
Egiteko zain geratzen da irailerako, Jean Paul-ek gonbidatu gaituen, Gain Garonako zeharbide ospetsua burutzea.
Asteburu bikaina denetik egin genuen eta. Argazki politak