Arlepoko kobre meategiak
Oiartzuneko Arlepo mendian izan ginen taldeko hiru kide, joan den mendean martxan zeuden kobre-meatzeen ikerketekin asteko asmoz.
Aspalditik daukagu prospektatuta inguru hau, baino esploratzeko bi zalantza geneuzkan, horietako bat burutu gabe geldituko da oraindik, zulagailuekin arazo teknikoak direla eta, ezin izan ginen 32m besterik jaitsi aireztapen ardatzez behera, oraindik horrenbeste gelditzen zaigu beheko galerietara iristeko.
Errazagoa izan zen ARP-3 bokaminako bigarren esplorazioa, hemen ere, beste aireztapen-tximinia batetik sartu ginen, bertikal txiki pare bat rapelatuz, galeria-sistema handi batera iristeko. Horietako galeri asko urperatuta zeuden eta beste batzuk, lur-jotze-arrisku handiarekin.
Behin barruan, errazagoa izan da sistema honen beste bi sarrera horizontal aurkitzea, ia eragotzita daudenez eta horietako batek, beheko galeriak urpetzen dituen uretako gainezkabidea dirudi.
Kolore askotako oxidoak ikusten dira hormetan, gorria, beltza eta horia, baita zuria (mon milch). Kuriosoa ere galeri batean jaiotzen diren estalaktita bigun batzuk. Saguzar bat ere topatu degu lotan.
Kalkopirita ugaritasuna da, meatzariek joan den mendeko garai ez oso urrunetan, atera zituzten zainetako lekukoa.
Haien meatze-lan hondar ugari aurkitu ditugu barrunbean: pikoak, arrasteluak, arropak, saskiak baita zerabilten ingeniaritza ere: zur zutoinak, eusteko hormak, eta instalazio elektrikoko hondarrak.
Maila freatikoaren gorabehera asko dago eta egokia izango litzateke beste bisita bat egitea agorraldi-garaian, bere topografia burutzeko eta aukera aprobetxatuz, beste bokaminatik jaisten jarraitzea.
Idatzia eta argazkiak oso ondo daude