Ardèche inguruko barrunbeak (Frantzia)
Apirileko 6 tik 14era, Alpeak eta Mediterraneo artean dagoen Frantziako Ardèche aldean eman zuen taldeko Aiorak. Ardèche ibaia arroil hunkigarri eta luze batetik doa eta arroilaren inguruak kobazuloez beterik daude. Kobazulo hauetan formazio bitxi aunitz aurkitzen dira eta baita urpean igeri egiteko galeria asko.
CESAME espeleo taldeak Vallon Pont d’Arc-en duen etxean gelditu ziren Aiora eta Ingalaterrako CUCC taldeko beste zazpi lagun.
Lau egunetan zehar beste hainbeste kobazulo bixitatu zituzten: Grotte de St. Marcel, Aven des Pèbres, Aven des Neuf Gorges eta Aven de Noel. Aven de Marzal ezezik, beste guztiak oso kobazulo bertikalak dira, eredu berdinarekin eratuak: ibilaldi bertikal luze baten ondoren, lurzoruarekin topatu eta bitxikeri pila eta ikusgarriak aurkitzen dira. Aven de Noele da bereziki ikusgarria den lezea. Ehun ta hogei bat metro jaisten dira sokak utzi gabe eta inongo formazio ikusgarririk topatu gabe. Behin bertikalaren bukaeran, galeria horizontal pila eta zabalak daude esploratzeko. Orduak eman zitezkeen bertan txoko guztietan formazioak miresten. Han dauden formazioak benetan anitzak eta delikatuak dira: heliktita multzo izugarriak, bi norabideetan isuri izan duten gourrak… argazkietan hauetako gutxi batzuk besterik biltzen dira.