Antonen kobea-Usategi-Arleuneko leizea

Asteazkenerako, goiz txango bat antolatu genuen taldeko bi kide, Ataun inguruko Itandieta mendilerroan kokatzen diren barrunbeak hobeto ezagutzeko.

Hiru sarrera dituen haitzulo batekin hasi ginen, horietatik bi bertikalak (Leize Mortala eta Leizeta) eta bestea horizontala (Antonen kobea); baina hau berehala leizea bezela bihurtzen da. 250m-ko garapenekin, barneko galeriak proportzio handikoak dira eta oso dekoratuak: kolorezko koladak, estalagmitak, estalaktitak eta zutabe ederrekin.

Bi gela nagusi daude, zoru maldatsu eta sabai altukoak, eta katazulo baten bitartez komunikatzen dira.

Usategiko koba izango da hurrengo haitzuloa, sarrera zabalekoa, sabai altukoa, argitsua eta bizitzeko modukoa. Oraindik ikus daitezke XIX. mendeko hiru artedien arrastoak. Sarrerako galeri estutik beste gela maldatsu, altu eta zabalago batera iristen da.

Mendiko malda harritsu eta pikoa igo ondoren, gaurko azken haitzulora iritsiko gera. Arleuneko leizea, aho txikikoa eta 2,5metroko sarrera bertikala du, honen oinetik makurtuta galeri zabal eta altu batean sartzen gera, leku batzuetan zorua erorita dago eta atentzioa deitzen du koladan kolore zuria hormetako marroien planoan. Galeri bakarra du, eta horizontala da azkeneko gelaraino, dolina antzekoa. Sokaren laguntzaz, malda irristakorra eskuinetik jaitsi eta oraindik beste galeri polit eta txiki batekin jarraitzen du, sifonatu arte.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

2 Comentarios

  1. Kaixo,leizea gustatzen zaizkigun lagun tarde bat Gara.Usategi eso Ustatxoko kobea ezagutzen dugu baina Antonen kobea ez.Mesedez bidali al dezakezu kobaren kokapen zeatza.Decia que somos un grupo de aficionados a las cuevas y que cunocemos la de usategi pero no la de Antón y que nos gustaría conocerla.Podriais mandarnos su ubicación más exacta?Muchas gracias.

  2. Si sigues el PR a la cima fijaros a la izquierda una pintada roja en una encina, ahí la tenéis. Te paso coordenadas

    UTM 30N ETRS89
    X: 567428.0498
    Y: 4759813.5464
    Z: 428 m

    Saludos

Calendario

enero 2025
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031