ALZOLAKO LEIZEA ETA ZELAIETA
ALZOLAKO LEIZEA ETA ZELAIETA
Taldean azken sartu garenok, nahiko bero gabiltza antolatzen diren txango guztietan parte hartzen.
Urte hasiera honetan, bizpahiru aldiz izandakoak gara famatua den Ernioko leize-mina honetan, esne-errekako sekretua aztertzen. Nabarmena da bi zuloen arteko muga geologikoa, ikatza alde batetik eta karaitza bestetik. Joan den mendeko gizakien izerdiz landutako zuloak eta ondoan naturaren poderioa, uraren gosez sortua.
Beste aldetik, Itziar inguruan izan ginen, zelaietako koba eder honetan. Normalean, sokaz behera izaten ditugu leizeen sarrerak, baina kasu honetan, eskalatzen sokaz gora ibili behar izan genuen zati askotan.
Ez omen daude bi zulo berdin, baina bai antzeko formazio ederrak, zutabe galantak bi kasu hauetan…