Alzolako leize-meategia

Alzolako leize-meategia

Ernioko mendigunean izan ginen taldeko hiru kide, Gi-3730 errepidearen ondoan, Aizarnako herritik oso hurbil aurkitzen den, Alzolako Leizean, 90 m-ko desnibel eta 720m-ko garapenarekin. Duela urte asko burdin ustiatzeari utzita, galeriak lau mailatan banatutako meategi batekin hainbat puntutan komunikatuta, bere hormetatik «moonmilk» kuriositatedun substantzia zurixka, esne-itxurakoa, azaleratzen da. Erronka handia izan zen 2004an munduan, paregabeko esne-ibaiaren aurkikundea prentsan iragarriz. Inguruko biztanleek fenomeno hau aspalditik ezagutzen zuten eta ez omen da bakarra, beste meategi batzuetan ere gertatzen delako. Hasiera batean iragarri zen bezala, ez da haitzuloetan azaleratzen den fenomenoa, meategietan baizik.

Sarbideko dolinan, Alzolako leizearen aho bertikalaz gain, alde bakoitzean beste bi sarrera dira ikusgai. Eskuineko bokaminatik sartuz, lau galeria-maila jaitsi behar dira «ilargi-esnea» ikusgai den puntura iristeko, galeria hainbat zonatan urpetuta aurkituz. Bigarren mailako galerian zehar, leizearen oinarriarekin konektatzen du, goialdean sarrera bertikalaren ahoa ikusteko aukerarekin. Blokeen artean dagoen pasatze estu batetik eta meandro baten bidez, mailakatutako galeria handira azalduko gera, oztopo bertikal pare batekin (sokak naturalean lotuz), bukaerako areto handien balkoira ailegatzeko. 8m-ko putzua jaitsi eta bi galeri horizontalekin topatzen gera. Gune honetan uraren presentzia nabarmentzen da, isurbide txiki batetik desagertuz. Leizearen barnean, bagoneta zahar baten hondarrak ikus daitezke mea-ustiategi-galeri batean. Bisitatzeko leku nahiko interesgarria.

Alzolako leizea

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

abril 2025
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930