20230129 AIXA
2022eko Azaroaren 26a
Partaideak
- Mikel Uzkudun
- Jon Ziganda
- Carlos Arana
- Xabier de Carlos
- Mireia Carabantes
- Mikel Azkue
Sarrera eta helburuak
Helburua Aixako sarreratik gertu dagoen gune bateko esplorazioarekin jarraitu eta topografia egitea da. Gune berri hau estalaktita gelaren gainean geratzen dela ikusi dugu datuak topografia orokorrera bolkatu ondoren.
Gaia
Meandroko bifurkazio batean, kanpamenturako bidearekin jarraitu ordez, eskuinera esploratzeke geratzen zen gune bat zegoela konturatu ginen (ikus eredu bezala erabiltzen dugun Besaideren topografia). Bertan eskalada baten bitartez Aixako gune berri hau ezagutzera iritsi gara eta “Estalaktita gela gaineko gelak” bezala izendatu dugu oraingoz. Estugune berri batzuk esploratu eta topografiatu ondoren, eskalada baten bitartez, gela haundi batera iritsi gara. Dena berria dela ohartu gara eta Aixako lan bukaezina handitu zaigula ohartu gara. Pendantsak, zutabeak, ur-emariak… dena berria izan da gaurkoan eta uste baino handiagoa dela ohartu gara, ezusteko atsegina izan da guztiz.
Ondorioak
Aixako hurrengo irteerak gune honetara egingo direla argi dauka taldeak eta bertan esploratzen eta topografiatzen jarraituko dugu. Taldea gogotsu dago lanari aurre egiteko.