20221227 ELORRETAKO LEIZEA

2022eko Abenduaren 27a

Partaideak

  • Juanjo Astigarraga
  • Mireia Carabantes
  • Mikel Azkue

Sarrera eta helburuak

Orain dela 40 urte inguru, Txomin Ugalde, Koldo Sansinenea, Juanjo Astigarraga, Carlos Galán eta Paco Etxeberria espeleologoek (ikus topografia) esploratu eta topografiatu zuten Elorretako leizea. Gure helburua, leizea bixitatzeaz gain, 46 metroko putzuaren parean geratzen zen galeriara eskalada bat egitea eta topografia berraztertzea zen.

Leize hau Agaotzeko ekialdeko magalean kokatzen da, tontorretik oso gertu.

Gaia

Leizeko sarrera dolina batean dago kokatuta eta extugune batetik pasa behar da leizera sartzeko. Topografian ikus daiteken bezala, 46 metroko putzura iritsi aurreko bidea, meandro extu batetik igarotzen da.

46 metroko putzura iritsi ginenean, orain dela 40 urte erabili zituzten txapak aurkitu genituen. Eskalada egitea baloratzen hasi ginenean bertara joateko harria oso desengokorra dela iruditu zitzaigun. Hain zen desegonkorra, mailukada batzuk emanez puskatzeko gai ginela. Eskalada ez egitea erabaki genuen eta putzua instalatu genuen. Benetan putzu polita, topografiak adierazten duen bezalaxe.

Putzuaren baseraino iritsi ondoren berriz ere extugune batera iritsi ginen eta topografiak erakusten duen bezalaxe, 6 metro ingurura geratzen den leiho batera iritsi ginen. Bertatik aurrera egiteko, eskalada bat egin behar genuenez, buelta hartzea erabaki genuen.

Ondorioak

Nahiz eta orain dela 40 urteko topografian azaltzen diren inkognitak ezin izan ditugun argitu, ondorio positiboa atera du taldeak irteera honetatik ere. Instalazioak nola hobetu ikasteko eta bertikalak eta extuguneetako progresioa praktikan jartzeko leize aproposa baita.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

octubre 2024
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031